Zenbaitek
hizkuntzakoa bakarrik ez den beste kontu bategatik aipatuko luke, baina
guri lagunartean egiten den erabilpenagatik dagokigu "kriston"
edo "kristoren" hitza aipatzea. "Kristorenak hartu, esan,
entzun…" etab.
Bada,
egundokoak edo ikaragarriak hartu, esan edo entzun ditugula adierazteko
erabiltzen dugu. Era berean, baita "eguraldi ona" egiten duela
esateko ere "kristoren eguraldia", adibidez.
Dena dela, ohargarri dena hauxe da: gero
eta gehiagotan erabiltzen hasi garela "kristoren" adjektiboa
"oso" adizlagunaren ordez, eta, jakina, erabilera hori ez
da zuzena.
Alegia,
eta, ariketa bidez, ulertaraztea onena, ezin daitekeela esan "txuleta
kriston ona dago", baizik eta...
"Txuleta
oso ona dago".
"Gela
hori kriston txikia da".
Ez
dago ongi esana: "gela
hori oso txikia da" edo "txiki-txikia".
Eta,
azkenik, "egunkariak
kriston editorial gogorra argitaratu du"
Bada,
ez. "Egunkariak
oso editorial gogorra argitaratu du".