Denak
ezin, baina bakar batzuk aipa ditzagun, Hego Euskal Herriko bi erkidegoei
buruz esan genuenari jarraiki.
Bada,
hasteko, txarrena ez bi izen horiek gogoratzea. Hau da, "Euskadiko
Autonomia Erkidegoa" eta "Nafarroako Foru Erkidegoa".
Hortik aurrera, Espainiako zenbait izen…?
Esate
baterako, hiru hauek: "Madrid", "La Coruña"
eta "Ibiza".
Bada,
Euskaltzaindiaren erabakia gogoratu besterik ez daukagu: "Madril"
idatzi behar dugu, eta ez "Madrid". "Coruña"
idatzi behar dugu, eta ez, horren ordezko, "A Coruña"
edo "La Coruña". Eta azkenik, —kasu hemen— "Eivissa"
idatzi behar dugu, V eta bi S-rekin, eta ez "Ibiza".
Eta,
amaitzeko, beste bakar batzuk: Balear Uharteak edo Balearrak, Errioxa…
ahoskatu bezalaxe; Valentzia… hori nola?
Bada,
horrelaxe: "Valentzia"
(uve + tz-arekin idatzita), "Bartzelona"
B eta tz-rekin den bezalaxe.
Córdoba?
"Kordoba",
gaztelaniazko hitza ez bezala, K batez hasita. Baina, erne, "Salamanca",
aldiz, c-z idazten baita.