Ala
arazo nagusiena? Biak entzuten baitira…
"Nagusi"
hitza, adjektibo gisa, garrantziaren edo gorabeheraren arabera lehena
denari eransten zaio. Adibidez "aste nagusia", "meza
nagusia", "kale nagusia", etab.
Hori horrela, "nagusiena" esan
behar dugun? Bada, ez dago inolako premiarik. "Nagusia", berez
da goren mailakoa, bakarra dena, "onena" bezalakoa.
Hortaz,
bazter dezagun "nagusiena"?
Bazter
dezagun bai, eta... "arazorik
nagusiena" edo "kezkarik
nagusienak" esan ordez, aski dugu
"arazo nagusia"
eta "kezka nagusiak"
esatea.