"Gorriak ikusi"
 

 

 Gorria kolore baten izena da, ondo dakizuen bezala. Odola, mitxoleta edo lo-belarra edota Nafarroako ardoa..., bada, gorriak dira, kolore gorrikoak. Baina, bestelako adiera bat ere badu "gorri" hitzak.

 Bada, bai, bigarren adiera, esango genuke, hau da, zerbait guztiz larria edo handia dela adierazteko erabiltzen duguna. Adibidez: "gose gorria", "gorriak ikusi edo gorriak igaro", "negu gorrian", "kale gorrian" etab.

 Beraz, zertan ibili "moreak pasa ditugu" esanez...

 Halaxe da. Euskara jatorrean "gorriak ikusi ditugu" esan beharko genuke, honetan ere euskararen bidea eta erdararena ez baitatoz bat.

 Alegia, ez ditzagula koloreak alferrik nahastu, hizkuntza bakoitzak bere-bereak ditu eta...

 Jakina! Zenbaitetan gaztelaniak "morea" erabiltzen duenean, euskarak "gorria" erabiltzen du: "aurtengo negu gorria" edota Sudango biztanleen "gose gorria".

 

 

"Gorriak ikusi"

 

"Moreak pasa"