Euskaraz
hainbat mezu mugagabean botatzen ditugu. Mugagabea, nolabait esateko,
zenbakiz ezezaguna da, ez da ez singularra eta ez plurala. Beraz, inguruko
erdarek ez duten zerbait da. Baina noiz erabili mugagabea?
Beno,
bada, lau kasutan behintzat ezinbestekoa dugu.
- Hasteko, "zer", "zein"
eta "zenbat" galdetzaileekin.
- Bigarren, zenbatzaile zehaztugabeekin
ere bai: "asko", "gutxi", "hainbeste",
"zenbait", "makina bat", etab.
- Horrekin batera, zenbakiekin, jakina;
zenbakiak zein diren ez dakigunean mugagabea erabili behar da.
- Eta, azkenik, zenbait esaera berezitan
ere erabili beharko da. Adb.: "eguzkitan", "izerditan",
"uretara noa", "sutara bota"…
Egin
dezagun ariketatxo bat hau guztia argitzeko. "Zer
liburuak ekarri dituzu?"...
Galdera
hori ez dago ongi esana: "zer
liburu ekarri dituzu?"
"Edozein
umeak egin dezake"...
Hori
ere ez da zuzena: "edozein
umek egin dezake".
"Lau
ikasleek aurkeztu dute gaia"...
Bai,
noski, laurak ezagunak badira, esaldi zuzena da. Baina, ezezagunak izanda,
"lau
ikaslek aurkeztu dute" esan beharko
dugu.
Amaitzeko,
"zartagina
suan jarri duzu"...
Azken
hau ere ez da zuzena: "zartagina
sutan jarri duzu".