Ikus
ditzagun gaur "zergatik" galderari erantzuteko dauden moduak.
Okerrenetik abiatuz nahi bada; hau da, "zergatik berak esan du"
edo "zergatik guk nahi dugu".
Bistan
da forma horiek ez direla zuzenak, "zergatik" hitza galdera
egiteko bakarrik erabili behar baita. Beraz, ondo erantzuteko, honela
esan beharko genuke: "dirua
ostu niolako haserretu zen",
edo "hori esateagatik
haserretu zen", edota "asper-asper
eginda zegoen eta!"
Ariketa
txiki batekin osatuko dugu gaurko ikasgaia. "Zergatik haserretu
zara?" baldin bada galdera, ez esan "zergatik
nekatuta nago", baizik eta...
"Nekatuta
nago eta".
"Zergatik ez zarete etorri?" galderari erantzuterakoan,
ez erabili "zergatik
ezin izan dugu", baizik eta...
"Ezin
izan dugulako".
Eta
azkenik, "zergatik egin dute hori?" galdetzen badigute,
ez erantzun "zergatik
nahi dute", baizik eta...
"Nahi
dutelako".