"Hobea da", "hobeto dago"
 

 

 Euskaraz hitz egiten dugunean, hitzetik hortzera erabiltzen ditugu graduatzaileak, behar ahalean, eta horien artean "hobea" eta "hobeto". Baina, graduatzaileen aplikazioan, badira "on" izenondoarekin eta "ondo" aditzondoarekin eginiko salbuespenak.

 Ondo esana. Salbuespenak! Alegia, "on" hartzen badugu, "hobea" eta ez "hobeagoa" esanez egingo dugu konparazioa; "onena" edo "hoberena" esanez gehienekoa eta "onegia" esanez gehiegikoa. Hori batetik.

"Ondo" hartzen badugu, berriz, konparazioa egiteko, "hobeto" esango dugu; gehienekoa "ondoen" esanez, eta, azkenik, gehiegikoa "ondoegi" esanda.

  Dena dela, ohar bat egin beharko genuke "hobea" eta "hobeto" ondo bereizteko.

 Bada, bai. "Hobea" izenondoa da, hau da, "nolakoa" galderaren erantzuna; eta "hobeto", aldiz, aditzondoa, eta, beraz, "nola" galderaren erantzuna.

 Beraz, ariketa bat eginez: "zure autoa nirea baino hobeto da" esan ordez…

 "Zure autoa nirea baino hobea da"

 Eta "guk zuek baino hobe idazten dugu" esan beharrean…

 "Guk zuek baino hobeto idazten dugu".

 

 

"Zure autoa nirea baino hobea da"

 

"Zure autoa nirea baino hobeto da"