"Burutu" aditza
 

 

 Har dezagun "burutu" aditza. Badakigu adiera asko dituela, baina erabil ote dezakegu erdarazko "realizar" aditzaren ordain gisa?

 Adierak aipatuz hasiko gara.

  • "Norekin burutu" izan daiteke lehenengoa; nahi edo behar dena lortu, alegia. Adb.: "lanarekin burutu ezinda nabil".
  • Bigarren adiera: "nori burutu"; hau da, garaitu edo gainditu. Adb.: "nork burutu zuri jokoan?".
  • Eta, azkenik, "amaitu", "buru eman", "bururatu" edo "bete". Adb.: "ekainean hasia eta urrian burutua"

 Beraz, adiera horiek horrela, hasierako galdera: erabil al dezakegu erdarazko "realizar" aditzaren ordain gisa?

 Bada, ez. Euskara zuzenean "burutu" ezin da "realizar" erdarazkoaren kide gisa erabili, "amaitu"-ren kide baita, besteak beste. Beraz, erdarazko "realizar" aditzaren ordain gisa "egin" aditza erabil dezakegu, adibidez, baina ez "burutu".

 Jo dezagun itzulpen-ariketa batera. Nola esango genuke "has realizado un buen trabajo"

 "Lan ona egin duzu".

 "Hemos logrado realizar nuestro objetivo"

 "Gure helburua lortu dugu"

 Eta "les gustaría realizar ese viaje"

 "Bidaia hori egin nahi lukete".

 

 

"Lan ona egin duzu"

 

"lan ona burutu duzu"