Erdarakada
bat dugu gaur ere solasgai: "anaiarekin gelditu naiz plazan seietan".
Nola esango genuke hori, edo nola esan esaldi horren mezuaren antzekoak
euskara hobean?
Hegoaldeko
tradizioari erreparatuz gero, baditugu esaldi bat baino gehiago ere.
Adibidez: "biharamunean ikusteko gelditu ziren", edo "gaur
eramatekotan gelditu nintzen", edo "hamarretan elkartzekotan
gelditu da" etab.
Hortaz,
"anaiarekin
gelditu naiz plazan seietan" esan
ordez…
"Anaia
seietan plazan ikusteko gelditu naiz",
edo, bestela, "anaia
seietan plazan ikustekotan gelditu naiz".
Dena dela, beste modu bat frantsesarena
da, Iparraldeko "hitzordua", gaztelaniaren "cita"-ren
ordezkoaren bidetik egiten dena. Alegia: "Anaiarekin
hitzordua dut seietan plazan".