"Adarra jo"
 

 

 Esaera bat izan genuen atzo ahotan, eta gaur kalko oker bat eginez erabiltzen dugun beste esapide batez arituko gara; hau da, "ilea hartu" esapideaz.

 Garbi dago gaztelaniazko "tomar el pelo" esapidearen okerreko kalkoa dela euskarazko "ilea hartu". Izan ere, "adarra jo" esan izan diogu beti euskaldunok iseka egiteari edo harpa jotzeari. Adibidez: "ziria sartzen eta adarra jotzen". "Adarra jotzeagatik esan du". Hortaz, "adar jotzea" isekari, harpa jotzeari, txantxari esaten zaio.

 Eta jakina, adar-jotzailea adarra jotzen duenari edota iseka-egileari.

 Halaxe da. Beraz, ile-kontuak ile-apaindegirako, eta ez pentsa esandako hau "adar jotzea" denik!

 

 

"Adarra jo"

 

"Ilea hartu"