"Urrutiko intxaurrak..."

 

 

 Amaitu dezagun esaldia: "urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau!". Zer esan nahi dugu esaldi honekin?…edota, zer adierazi nahirik erabil dezakegu esaldi hau?

 Denok aitortu izan diogu inoiz elkarri…auzoko gauza edota pertsonek etxekoek baino fama hobea edo sona handiagoa izan ohi dutela askotan.

 Nahiz eta sarritan kontua besterik izan, ezta?

 Bada, bai; halaxe da hori. Mila adibide jar daitezke, baina funtsean kontua hori da: etxekoa baino kanpokoa hobea; alegia, "etxekoak batere ez du balio, baina zeinen ederra etxez kanpoko hori!". Bada, kasu horietan erabil dezakegu esaldi hori, hau da, nolabait esateko, nire usteak ustel gertatu direnean: "urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau".

Eta…bada horren antzeko beste bat ere, eta, jakina, zentzu berekoa: "urruneko eltzea urrez, gerturatu orduko lurrez".

 

 

"Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau" "Urruneko eltzea urrez, gerturatu orduko lurrez"