Bi
esapide erabiliko ditugu bereizketa hori egiteko, ez baita berdin esatea,
adibidez, "babarrunak egitea ahaztu zaigu" eta "babarrunak
egiten ahaztu zaigu"
Bada,
lehenengoan, "babarrunak egitea ahaztu zaigu" esanda,
badakigu babarrunak egiten, baina ez zaigu gogoratu gaur egin behar
genuenik; horregatik "ahaztu zaigu babarrunak egitea".
Baina, bigarrengoan, "babarrunak
egiten ahaztu zaigu" esaten badugu, lehen bagenekiela esaten
dugu…, bagenekiela "babarrunak egiten", baina orain ahaztu,
eta ez dakigula.
Beraz, ez nahas bi esapide horiek, oso
mezu ezberdinak emango ditugu eta!