Deklinabidearen
kasu instrumentala aipatuko dugu, gaur zenbait alderdi argitzeko.
Hau da, noiz erabili "zertaz" edo "nortaz"?
Begira:
Izenordainekin: "nitaz", "zutaz", etab. Erakusleekin,
berriz: "honetaz", "hauetaz", "horietaz"
eta "haietaz". Eta beste zenbait izenordainekin: "zenbaitetaz",
"batzuetaz", etab.
Hala
ere, esan beharko dugu noiz ez den erabili behar…
Halaxe
da; izen-sintagma arruntetan ez da erabili behar. Adibidez: Ez esan
"etxeetaz
mintzatu da", baizik eta "etxeez
mintzatu da". Edo, ez esan "lau
etxetaz mintzatu da", baizik
eta "lau etxez
mintzatu da".