Zalantza
bat baino gehiago izan ohi dugu kontinenteak eta geografi izen batzuk
idazteko. Ba ote du Euskaltzaindiak honi buruzko araurik?
Bada,
bai; geografi izen nagusi batzuk nola idatzi behintzat erabakita du.
Adibidez, Europa. Ipar
Europa/ Hego Europa/ Ekialdeko Europa/ Mendebaldeko Europa eta Erdialdeko
Europa.
Amerikarekin
ere berdin?
Bai!
Ipar Amerika/
Hego Amerika eta Erdialdeko Amerika.
Baina, Amerikaren kasuan, pluraleko formak ere erabil litezke; hau da,
"Ameriketara joan",
"Ameriketatik etorri" etab.
Beste
pare bat izen amaitzeko: Ekialde eta Antartika, adibidez.
Ez
dago arazorik, ez batarekin eta ez bestearekin. Bi ekialde bereiziko
ditugu: Ekialde
Hurbila eta Ekialde
Urruna.
Eta Antartikari buruz, ohar bat bakarrik:
adjektiboa denean "antartiko" erabiliko dugu. Adibidez: "ozeano
antartikoa".