Komunikabideetako
hizkuntzari dagokion oharra duzue honako hau. Ondo esanda al dago "europar
batzordea", "nafar gobernua", eta abar?
Gramatikarien
esanetan, kontuz ibili behar da jentilizioak erabiltzerakoan, gehiegikeriaz
aritzeak ez baitu batere mesederik egiten. Garbi dago Lekeitioko biztanleak
lekeitiarrak direla, Ataungoak ataundarrak eta Ziburukoak ziburutarrak…baina
horrek ez du esan nahi beti jentilizioak erabili behar ditugunik; hau
da, neurririk gabe.
Beraz,
"Europar
batzordea" esan beharrean...
"Europako
batzordea" esatea egokiago.
Eta
"nafar
gobernua" edota "Espainiar
gobernua" esan ordez…
"Nafarroako
gobernua" eta "Espainiako
gobernua".