"Ehuneko 8" (%8)
 

 

 Hitz egin dezagun gaur ehunekoak idazteko moduaz. Garbi dago modu hori esateko erabiltzen dugun berbera dela, ezta?

 Bada, bai! Lehenbizi, ehunekoaren zeinua jarri, eta, segidan, zenbakia; eta ez alderantziz. Alegia, ehunekoak artikulurik gabe deklinatzen dira, mugagabean, zenbaki eta deklinabide-markaren artean marratxorik jarri gabe.

Beraz, "nor" kasuan, ez dugu ezer jarri behar: %10, edo %8 esango dugu. Eta "nork" kasuan, berriz, %10ek edo %8k.

 Baina adibidetara etorriz, balegoke zuzendu beharreko okerrik. Esate baterako, "gasolina %8an garestitu da"...

 Ez!: "gasolina %8 garestitu da".

 "Langileen %10ak ezetz esan du"...

 Hori ere ez da zuzena!: "langileen %10ek ezetz esan du".

 Jarrai dezagun okerrak zuzentzen: "liburuek %5ean egin dute gora"...

 Ez!: "liburuek %5 egin dute gora".

 Eta amaitzeko: "ikasleen %12ak ez daki zertan dabilen"...

 Ez dakit jakingo duen ala ez, baina hori "ikasleen %12k", eta ez "ikasleen %12ak".

 

 

"Gasolina %8 garestitu da"

 

"Gasolina %8an garestitu da"