Izurrite
bat dirudi hainbat gauza "desberdin" edota "ezberdin"
direla entzuteak: "herri desberdinetan", "ekitaldi desberdinak
antolatu", "gai ezberdinak landu", "alderdi politiko
desberdinek esan"…dena "desberdin" edota ezberdin"!
Gehienetan
bezala, gaztelaniaren eraginez sartzen ditugu "desberdin"
edo "ezberdin" izenondo edo adjektiboak. Gaztelaniazko ohitura
baita edozertarako "los diferentes…" terminoa erabiltzea…
Eta,
bestalde, egia esan, garbi legoke guztiontzat herri guztiak berez direla
desberdinak, berdinik ez baitago! Beraz, eman ditzagun soluzio batzuk.
Nola esango genuke zuzen: "herri
desberdinetan ekitaldi desberdinak antolatu dituzte"...
Bada,
hainbat modutara. Adibidez: "herri
batzuetan ekitaldiak antolatu dituzte",
edo, nahi izanez gero, "zenbait
ekitaldi antolatu dituzte", edo,
bestela, baita ere, "halako
eta halako ekitaldi".
"Gai
ezberdinak landuko dituzte"...
Hobe!:
"hainbat
gai landuko dituzte" esatea.
"Udaleko
alderdi politiko desberdinak"...
Bada,
ez!: "Udaleko
alderdi politikoek" edo "alderdi
politiko guztiek" esan beharko
genuke.