Uste
izatearen eta beldur izatearen arteko nahastea argitzen saiatu ginen
atzo. Gaur, berriz, euskal esaera zahar bat hartuko dugu gogoeta-gai:
"usteak erdia ustel" esaera. Noiz erabili dezakegu
esaera hau?
Adibide
batekin ikus dezakegu ondoen. Demagun bidaia bat egiteko ez dakigula
ziur zein ordutako trena hartu behar dugun. Zer gerta dakiguke? Ba,
bi gauza:
- Batetik, txiripaz bada ere, ordutegia
asmatzea;
- Edota, bestetik, ustez tren hori harrapatuko
dugulakoan, ordu jakin batean geltokira joatea, baina tren hori guk
uste baino lehenago joana izatea.
Zalantzarik
gabe, bigarren kasu honetarako balioko digu "usteak
erdia ustel" esaerak.
Jakina.
Norbaiti zerbait galdetu ondoren, "uste dut…" esanez hasten
bada, eta gero uste hori hala ez gertatu, orduantxe erantzun diezaiokegu
"usteak erdia ustel".