"Ustea"
eta "beldurra" ez dira gauza bera euskaraz, eta, beraz, "uste
izatea" eta "beldur izatea" ere ez, baina sarritan ez
dira behar bezala bereizten.
Erdarakada
bat da bien arteko gakoa; gaztelaniazko "me temo que..." esaldia
itzultzean egiten den okerra, hain zuzen ere.
Alegia,
"me temo que…" euskaraz esan behar, eta ezin esan. Adibidez,
"beldur
naiz gaizki egin duela".
Halaxe
da. Kasu horretan "temer" aditzak ez du "tengo miedo"
adierazi nahi, baizik eta "creo que…". Arriskuak dakar beldurra;
pentsatzeak, berriz, ustea.
Beraz, aipatu duzun adibidean "uste
izan" aditza erabili beharko da euskaraz, hau da, "uste
dut gaizki egin duela".