"Egiteko asmoz"
 

 

 Azken urteotan asko zabaldu den egitura da "aditzaren partizipio burutua + asmoz" egitura.

Esaterako: "ama ikusi asmoz joan nintzen" edo "lana egin asmoz etorri naiz". Ez ote, ordea, zuzenago "ama ikusteko asmoz" esatea?

 Bada, horixe da autore gehienek egin izan duten erabilera. Autore gehienek "-teko" edo "-tzeko asmoz", edo "asmoan", edo "asmoarekin", etab. idatzi dute.

  Hortaz, Euskaltzaindiaren araua ere horixe bera?

 Bada, bai!: "ikusi asmoz" eta kidekoak erabili ordez, "ikusteko asmoz" eta kidekoak erabili behar direla esaten du Euskaltzaindiaren arauak.

  Beraz, "lana egin asmoz etorri", "eztabaidatu asmoz hurbildu" edo "dirua irabazi asmoz joan" erabili ordez...

 "Lana egiteko asmoz etorri", "eztabaidatzeko asmoz hurbildu" eta "dirua irabazteko asmoz joan". Hori da euskara zuzena.

 

 

"Lana egiteko asmoz etorri"

 

"Lana egin asmoz etorri"