Gaur,
euskaldun zahar eta berri askok sarritan egiten duten okerra azaldu
nahi dizuegu. Har dezagun adibide hauxe: "A ver si vienes".
Tamalez,
askok "ea
etortzen bazara" esaten dute, gaztelaniazko
"si" kalkatu egiten dutelako, eta, ondorioz, baldintzazko
"ba-" erabiltzen dutelako euskaraz; baina, jakina, guztiz
oker.
Beraz,
"Ħa ver si vienes!" esateko?
"Ea
etortzen zaren!".
Beste
adibide bat: "ez
dakigu etxera itzuliko bada!".
Ez
da zuzena: "ez
dakigu etxera itzuliko den!".
Amaitzeko:
"ez
dakit nora joango banaiz!"
Hori
ere oker: "ez
dakit nora joango naizen" esan
behar da. Hau da, euskaraz esaldi hauek guztiak "-n" jarriz
egiten ditugu, eta halaxe egin ere egin behar!