Ezezko
perpausetan eta galderetan aipatu izan dugu "-rik" partikularen
erabilera. "Ba al duzu surik?" esaldian, adibidez. Baina,
erabil al liteke baiezkoetan ere?
Euskaltzaindiaren
arabera, baiezkoetan ere badago erabiltzea "-rik" partitiboa.
Hala ere, kontuan hartu gauza bat: enfasi esanahira mugatu behar dela,
hau da, testuinguru berezietara, tradizioan beti izan den bezala.
"Badauka
lanik etxeko eginbeharrak egiten", esango banu?
Bada,
lan handia edo zaila duela esan nahiko luke.
Eta
"izan al da aldaketarik?" galdetuz gero, nola erantzun
daiteke?
Erantzun
arrunta eta normalean erabili beharko genukeena "bai, izan du
aldaketa" litzateke.
Baina bi garairen artean gertatutako
aldaketa azpimarratu nahi bada, hau da, aldaketa sakona izan dela adierazi,
orduan "bai, izan da aldaketarik" esango genuke.
Beraz, zerbait azpimarratu nahi denean
bakarrik erabili behar da "-rik" partitiboa baiezko esaldietan.