Euskaldun
askok zenbait esapide adierazteko erdarakada itzelak botatzen dituzte.
Hona hemen bat: "A ke ez dator!".
Ez
hori bakarrik: "a ke bai!" edo "a ke ez!". Bistan
da molde gaizto horiek guztiak baztertu, eta euskarak bere-bereak dituenak
erabili behar ditugula, euskara ahalik eta txukunena izan dadin.
Beraz,
ez dezagun esan "a
ke ez dator Patxi!", baizik eta...
"Ezetz
etorri Patxi!".
"A
ke bai!" esan ordez?
"Baietz!",
"baietz, ba!".
Eta,
azkenik, "a
ke ez!" esateko partez...
"Ezetz!";
edo, bigarren aldiz esateko, "ezetz,
ba!".