"-ki" atzizkia
 

 

 "-Ki" atzizkiaren gehiegizko erabilera bat salatu nahi dugu gaur. Adibidez, zergatik esan "lasaiki", "lasai" esan ordez?

 Euskalki guztietan erabili den "-ki" atzizkia gaztelaniazko "-mente" bukaera duten adizlagunen antzekoa da, nahiz eta beste adiera batzuk ere hartzen dituen. Bestalde, bizkaieraz, batik bat, "-to" eta "-do" atzizkiak ere erabiltzen dira. Adibidez: "ederto" eta "polito".

Hori esanik, ordea, ez dago inolako arrazoirik "lasaiki" erabiltzeko, euskaraz "lasai" esan baita beti.

 Kontu horietan, hona hemen oker-zuzenketa bat. "Legalki horrela da" esan ordez…

 "Legez horrela da".

 "Gogorki erantzun dio"…

 "Gogor erantzun dio" nahikoa da.

 "Normalki ez digute ezer esaten"...

 Hobeto "normalean ez digute ezer esaten".

 

 

"Legez horrela da"

 

"Legalki horrela da"