Negu-negukoa
dugu elurra. Baina nola esan gaztelaniazko "está nevando":
"elurra egiten ari da" ala "elurra ari du"?
Bi
horietatik bigarrena da zuzena: "elurra
ari du", hain zuzen ere.
Baina,
adibidea piska bat zailduz, nola esan: "estaba nevando copiosamente,
sin parar"?
"Elurra
mara-mara ari zuen" edo "elurra
atertu gabe ari zuen". Dena dela,
ohar gisa, ez dezagun ahaztu Bizkaian, batez ere, "elurra da"
erabili izan dela "elurra ari du" esateko.
Beraz, "elurra
ari du" esan beharko dugu, eta
ez "elurra egiten
ari da" forma okerra.