"Eskuko telefonoa"

 

 

 Traste berriek ohitura berriak! Nork ez du oraintxe esku artean "eskuko telefonoa"? Edonon eta edonoiz ikus dezakegu. Baina, hona hemen arazo txiki bat: nola izendatu tresna edo gailu hori: "mobila", "mugikorra"?

 Arazoa gaztelaniazko "teléfono móvil" esapideak sortzen digu. Erabilerarik okerrena "telefono mugikorra" esatea genuke; izan ere, zerbait mugikorra dela esatean, dena delako horrek mugitzeko joera duela esan nahi dugu. Eta, jakina, telefonoaren kasuan, gu geu mugitzen gara alde batetik bestera telefono hori eskuan, sakelan edo soinean daramagula.

 Beraz, jo dezagun txartzat "telefono mugikorra" deitzea. Zer erabili horren ordez?

 "Eskuko telefonoa", "sakelako telefonoa", edo "soineko telefonoa" ere bai.

 Eta? Txisterik ametitzen al du saio honek?

 Ez jakin! Ametitzen baldin badu aukeretako bat badakigu: "segapotoa"!

 

 

"Eskuko telefonoa", sakelako telefonoa", "soineko telefonoa", "segapotoa"

 

"Mobila", "telefono mugikorra"