Bi
dira entzumenari dagozkion aditzik erabilienak: "entzun" eta
"aditu", edo hitz egiterakoan "aitu" esaten dugun
hori. Adiera horretan, biak dira parekoak. Adibidez, "Urruti dago,
eta ez dizu entzuten edo a(d)itzen", baina "aditu" aditzak
baditu besteak ez dituen adierak.
Halaxe
da. Esate baterako, esandakoaz jabetzearen edo ulertzearen esanahia.
Adibidez, "esan dizkiodanetatik bat bakarrik ez dit ondo a(d)itu"
esaten badut, garbi dago nik esandakoaz ez dela jabetu, eta dena gaizki
ulertu didala.
Beraz, ondorio gisa, kontuan izan "entzun"
aditzak eremu murritza duen bitartean, "aditu"-k edo "aitu"-k
hainbat gehiago ere badituela.