"Ezagutu" eta "jakin"

 

 

 "Jakin" eta "ezagutu" aditzen arteko hainbat ñabardura alde batera utzita, bada esapide bat izugarri zabaldu dena azken urteotan. Beti ere gaztelaniaren eraginez, horratx esapidea: "hazkunde handia ezagutu du gure herriak azken mende honetan".

 Horrelakoetan, euskaraz "izan" erabili da beti, eta ez "ezagutu". Hortaz, ez esan "hazkunde handia ezagutu du gure herriak", baizik eta "hazkunde handia izan du gure herriak azken mende honetan".

 Har ditzagun adibide gehiago. "Euskara ezagutzen dugu" esan ordez...

 "Euskaraz badakigu".

 "Hauteskundeetako emaitzak ezagutzera eman dira"...

 Ba, ez!: "hauteskundeetako emaitzak jakitera eman dira".

 "Ezagutzen al duzu frantsesa?" esan beharrean…

 "Ba al dakizu frantsesez?".

 Eta, azken esaldia: "hemen beti ezagutu izan da bertsotarako zaletasuna" hobeto esan behar bagenu?

 "Hemen beti izan da bertsotarako zaletasuna".

 

 

"Euskaraz badakigu"

 

"Euskara ezagutzen dugu"