"Lanpetuta dabil"
 

 

 Sarritan, gaztelaniazko "estas ocupado?" edo "andas agobiada?" adierazteko, "okupatua al zaude?" galdera entzun behar izaten dugu.

 Garbi dago gaztelaniaren kalko okerra dela hori, eta, ondorioz, euskaraz hitz egitean edo idaztean, alde batera utzi behar dugula.

"Okupatua" hitza, batez ere, Iparraldean erabili izan da "hartu"-ren adieran. Adibidez, "leku bat hartu", eta Zuberoan "haurdun egon".

 Hortaz, ezingo dugu esan euskaraz "oso okupatua nago"...

 Egokiagoa, behintzat, euskaraz beti esan izan direnak erabiltzea. Adibidez: "oso hartua nago" edo "oso lanpetua nabil".

 

 

"Lanpetua nabil"

 

"Okupatua nago"