Multzoa eta plurala

 

 

 Aurreko saioaren jarraipen duzue honako hau. Gogoan izango duzuenez, multzoa adierazteko genituen hiru aukeretatik —hau da, "biztanlegoa", "biztanleria" eta "biztanleak" hitzen artetik— hirugarren hau hobetsi genuen: "biztanleak".

 Izan ere, normalena horixe da euskaraz, pluralak erabiltzea, eta ez "-go" edota honen ordezko "-eria" atzizkiak. Horrelaxe esan genuen aurreko saioan.

 Beraz, ariketa honen bidez osatzen dugu gai honi buruz aipatutakoa. Ez esan "irakaslegoak ez daki zer egin", baizik eta...

 "Irakasleek ez dakite zer egin".

 Ez esan "ikusleria zabala du ETBk", edo "irratiko entzulegoak halaxe nahi du", baizik eta...

 "Ikusle ugari ditu ETBk" eta "irratiko entzuleek halaxe nahi dute".

 Amaitzeko, ez esan "gehiengoa kontra dago", baizik eta...

 "Gehienak kontra daude".

 

 

"Irakasleak"

 

"Irakasleria", "irakaslegoa"