Har
dezagun "biztanle" hitza, eta hiru modutara jarri, multzoa
adierazteko: "biztanlegoa", "biztanleria" eta "biztanleak".
Zeinek adierazten ote du egokien multzoaren ideia?
Egokiena
plurala erabiltzea litzateke: "biztanleak". Kontuz ibili behar
da "-go" atzizkiarekin, beti bi adiera nagusi izan ditu eta:
batetik, ofizioa ("artzaingoa", adibidez) eta, bestetik, nolakotasuna
(esate baterako, "euskaldungoa"; euskalduntasunaren parekoa
litzateke).
Zer gertatzen da? Azken urteotan beste
balio bat eman diogula "-go" atzizkiari, eta adibiderik onena
"biztanlego") hitzan daukagu.
Alegia,
multzoa adierazi nahirik ofizioa edo "-tasun"-a adierazten
duen "-go" atzizkia erabiltzen hasi garela.
Horixe
bera. "Biztanlego",
adibidez, tradizioaren arabera, ulertezina da. Multzoa edo plurala adierazi
nahi bada, askoz ere egokiagoa da "-eria" atzizkia; hau da,
"biztanleria", eta ez "biztanlegoa". Baina, kontuz!;
konponbidea ez da "-go" atzizkia dagoen lekuan, besterik gabe,
"-eria" atzizkia jartzea, baizik eta, normalean, plurala erabiltzea.
Beraz,
ez dugu esango "herri
honetako biztanlegoa", baizik eta...
"Herri
honetako biztanleak".