Azken
bolada honetan, komunikabideetan eta, askotan erabili beharko ez litzatekeen
tokietara ere hedatu da –z instrumentalaren erabilera. Hau da, "trenez
joango naiz" esan ohi dugu, baina, baita ere, hasi gara "zazpietako
trenez joango naiz" entzuten.
Honetan
ere, inoiz esan dugun bezala, forma mugatuak eta mugagabeak bereizten
jakitean dago gakoa. "Trenez" mugagabea da, baina "zazpietako
trena" hori mugatua eta zehaztua da.
Beraz,
egin dezagun ariketatxo bat. "Zazpietako
trenez joango naiz" ezetz esan
dugu.
Halaxe
da, "zapietako
trenean joango naiz" esan beharko
dugu.
"Bere
autoz itzultzeko asmoa du"...
Hori
ere ez da zuzena!: "bere
autoan itzultzeko asmoa du".
"Bartzelonako
itsasontziz joan zen Palmara"...
Hori
ere ez!: "Bartzelonako
itsasontzian joan zen Palmara".
Eta
amaitzeko: "euskara
batuz ari da".
Bada,
ez!: "euskaraz
ari da", baina "euskara
batuan ari da".