Aski
garbia eta zehatza da euskara batuan –a bokalaz amaitzen diren izenei
dagokien jokabidea; hau da, bokal hori berekin dutela erabiltzen dira
beti: "eliza ederra", "edozein gauza", "anaia
bat", "gaiztakeria hori"… Beraz, ez dute amaierako "–a"
galtzen. Baina, aipa dezagun zenbait zalantza.
Zalantza
mugagabeak sortzen digu, besteak beste, erdaraz ez dagoelako mugagaberik,
baina euskaraz plurala eta mugagabea bereizi egiten dira. Adibidez:
"bi pertsonak egin du"; hori mugagabea da, baina "bi
pertsonek egin dute"; hori plurala da.
Beraz, lehen kasuan, mugagabean, gaztelaniazko
"dos personas" esaten ari gara, eta, bigarrengoan, berriz,
pluralean, "las dos personas".
Gatozen,
honenbestez, izenburuko adibidera. Ondo esanda al legoke "bi
pertsonentzako bidaia"?
Bada,
ez!: "bi
pertsonarentzako bidaia" esan beharko
da.
"Lau
neskei eman diete saria"...
Ez!:
"lau
neskari eman diete saria".
Azkenik,
"hiru
enpresek botatzen dituzte zaborrak ibaira"...
Ezta
ere! Jakineko hiru enpresa zehatz ez badira, behintzat, "hiru
enpresak botatzen dituzte zaborrak ibaira"
esan beharko da.