Garai
bateko akatsa dela uste izango du batek baino gehiagok, baina oraindik
orain ikusi dugu idatziz honako galdera: "bihar
mendira joango ahal gara?", bi
bokalen artean "h" idatzita.
Lehenik,
esan dezagun galderetan "al" partikula jartzen dela, eta ez
"ahal". Hortaz, "bihar
mendira joango al gara?" galdetuko
genuke, "h"-rik gabe.
Dena dela, kontuan izan Bizkaian "al"
partikularik gabe egiten dituztela galderak, eta hizketarako ez dutela
eragozpenik izaten, galdera doinuaren bidez adierazten dute-eta.
Hori
esanik, hala ere, kontuan izan beharko dugu "ahal izan" aditza,
ezta?
Jakina!:
"ahal izango balu, gurekin etorriko litzateke". Hori guztiz
zuzena da, edo, baita ere, "nahi duenean etortzen ahal da";
hori ere zuzena da.
Beraz, ahal izanez gero, behintzat, asmatuko
al dugu "ahal" eta "al" bereizten?