Orain
asko ez dela, ardo-kontuez hizketan, mahastegia gora eta mahastegia
behera gure lagun bat. Non da gure betiko "mahasti"
hitza?
Garbi dago!: "mahastia", "zuhaiztia", "pinudia",
"hariztia", "etxadia"… Adiera honetan, "-ti"
edo "-di" atzizkiak dena delakoa ugari den tokia adierazten
du, lekua.
Beraz,
"mahastia" mahatsondo ugariko tokia izango da, "zuhaiztia"
zuhaitz ugariko toki edo lekua eta "etxadia" etxe-multzoa
edo auzoa adieraziko lukeena. Beraz, alferrik samar "mahastegia"...
Bada,
bai! "Mahastegi"
alde batera utzi, eta jarrai dezagun "mahasti"
zaharra erabiliz. Egia da, hortxe ditugula "biltegi", "berotegi",
"edaritegi", "lorategi" etab., baina ez "mahastegi",
baizik eta "mahasti".