"Egon
zaitez isilik!" esateko joera gero eta handiagoa da gure artean,
baina "zaude isilik!" erabili izan dute beti euskaldunek.
Egia,
horrelaxe da! Esate baterako, "etor zaitez", "joan zaitezte",
"ibil hadi", edo "egon zaitez" bera ere ondo esanda
daude, jakina. Baina, jakin jakin behar genuke aditz trinkoak erabiltzen
ere agintezko esapide hauetan.
Alegia,
"joan zaitezte pikutara!" esan beharrean...
"Zoazte
pikutara!".
"Ibil
hadi mantso!" esan ordez...
"Habil
mantso!".
"Egon
zaitez lasai!"...
"Zaude
lasai!".
Eta
"etor zaitez hona!"...
"Zatoz
hona!", edo, Gipuzkoan, "atoz
hona!".