Jendaurreko
hainbat ekitaldi, aurkezpen, ikastaro, mintegi, eta abarretan behin
baino gehiagotan entzun dugu: "gaurko sesioan, ez dakit..., honetaz
eta hartaz ariko gara"; baina hori… "gaurko
sesioan", behintzat.
Badugu
bai arazo txiki bat "sesio" hitzarekin. "Sesio"
hitzak euskaraz "istilua" edo "iskanbila"
adierazi nahi du. Adibidez: "ume horiek beti sesioan dabiltza",
edo "sesioarekin ez dago ezer".
Beraz,
argi dago euskarazko "sesio" hitzak ez duela zerikusirik gaztelaniazko
"sesión" hitzarekin.
Inolako
zerikusirik ez. Horretarako, hitz bat baino gehiago dugu euskaraz: "bilera",
"bilkura", "batzarra"
edota "saioa"
bera.
Hortaz, utzi sesioak, eta heldu saioari!