"Beste ikasle bat"
 

 

 Bat gehiago dela esateko; alegia, nola esango dugu: "beste ikasle bat" ala "ikasle berri bat"?

 Bada, "beste ikasle bat", jakina! Erabilera makur hau ere gaztelaniaren eraginez egiten dugu. Euskaraz, "berri" "zaharra"-ren kontrakoa da, antonimoa, alegia. Beraz, "urte berria", "liburu berri bat argitaratu" edo "soineko bat berri-berria" esango dugu.

 Baina, bestalde, ez esan: "ariketa berri bat jarriko dizuet", baizik eta...

 "Beste ariketa bat jarriko dizuet".

 Eta, beraz, ez eta ere, ez esan: "tanto berri bat egin du Goñi II.ak", baizik eta...

 "Beste tanto bat egin du Goñi II.ak".

 

 

"Beste ikasle bat"

 

"Ikasle berri bat"