Zer
den gero hizkuntza batean ala bestean pentsatzea! Hona hemen irakasle-gai
bati entzundako adibide kuriosoa: "hemen
dago arkumearen ama". Zer erantzungo
genioke: "bee" ala "boo"?.
Ikaragarria
da benetan erdarakada, nahikoa baitzen —euskaraz pentsatuz, jakina—,
"gakoa" edo "koxka" erabiltzea. Izan ere, "gako"
hitzak gauza edo arazo baten giltza adierazten du; beraz, gaztelaniaren
"clave" hitzaren ordaina dugu.
Hortaz, gaztelaniazko "he ahí
la clave del asunto!", edo "ahí está la madre
del cordero" adierazteko, euskaraz "horra
hor gakoa!" esango dugu, edota
"horra hor koxka".