Gero
eta gauza gehiago ospatzen ditugu euskaraz, gaztelaniaren "celebrar"
aditzaren kalko okerra eginez.
Halaxe
da, bada! Ospatu aditzak gertaera, edo egun jakin bat, edo ekitaldi
bereziren batez gogoratzea adierazten du, eta ez besterik.
Horregatik,
kontuan hartu behar "eman" eta "egin" aditzak, ezta?
Bada,
bai! Euskaraz bilerak
"egin" egiten dira, eta ez
"ospatu",
edo "zelebratu";
baina, bestalde, jakina, urteurren eta gertakariak ospatu egiten dira,
eta festak eta bilerak eginez sarri askotan.
Beraz,
ea oker batzuk zuzentzen ditugun: "gobernuaren
lehen 100 egunak ospatu"...
Bada,
ez!: "gobernuaren
lehen 100 egunak gogoratu", adibidez.
"Ikastaro
bat ospatu"...
Ez
legoke ondo esana: "ikastaro
bat egin".
"Elizkizun
polita ospatu"...
"Elizkizun
polita eman edo izan", esaterako.
Eta
amaitzeko: "pilota-
eta futbol-partidak ospatu"...
Pilota-
eta futbol-partidak "jokatu"
egiten dira.