"Esadazu egia!"
 

 

 Aginduak ematerakoan egiten den oker bat jasoko dugu gaur. Denok dakigu aditza aurretik aipatzen dela agindua adierazteko: "zoaz hemendik!", edo "goazen!". Baina, har dezagun beste adibide hau: "ekarridazu liburua, mesedez".

 Esaldi hori bi modutara, behintzat, esan genezake:

  • Bat, "ekarri liburua" esanez;
  • Eta bi, beste modu honetara ere bai: "ekar iezadazu liburua", hau da, "ekarridazu liburua".

Zer gertatzen da? Bada, askok eta askok ez dutela erabiltzen ez bata eta ez bestea, baizik eta "ekarrinazu liburua".

 Alegia, hain juxtu ere, baztertu behar litzatekeen forma.

 Horixe da kontua! Euskara batuan arautua baitago aditz laguntzailea, eta, ondorioz, ez esan "esanazu egia", baizik eta "esadazu egia". Eta ez esan "jarrinazu kilo bat sagar", baizik eta "jarridazu kilo bat sagar".

 

 

"Esadazu egia"

 

"Esanazu egia"