"Eta"/"edo" juntagailuak
 

 

 Beren idazkera aipatzearren dakartzagu gaur "eta"/"edo" juntagailuak. Esate baterako, kasu hauetan ohartuz: "Pellok edo esango zuen hori", "Amaiak eta ondo egin dute hori", eta, baita ere, "larri dabil krisia dela eta".

Ikus dezakezuenez, intonazioak ere salatzen du hor zerbait.

 Horrelakoetan "eta"/"edo" juntagailuak bereiz eta marratxorik gabe idaztea proposatu zuen aspaldi Euskaltzaindiak, beharrezkoa izanez gero ondoan koma ipiniz. Dena dela, gomendioak gomendio, marratxoa ez da desagertu idazle askoren lanetan.

 Eta ez bada desagertu, irakurketarako lagungarri delakoan, seguraski.

 Bai! Askotan hori izan daiteke arrazoia. Beraz, juntagailu hori osorik eta bereiz idatzi behar da, Euskaltzaindiaren arabera.

Baina, perpausa konplexua denean, aukeran du idazleak juntagailuaren aurrean marratxoa ipintzea, baldin eta testua ulertzeko lagungarri dela iruditzen bazaio.

Adibidez: "hori-eta", "hori-edo" gauza bera eta, baita ere, "zer dela-eta".

 

 

"Pellok edo esango zuen"

 

"Pellok-edo esango zuen"