Esango
al genuke supermerkatu batek, adibidez, propaganda-orrialdeak banatu
dituela? Zer banatu ditu "orriak" ala "orrialdeak"?
"Orriak",
jakina, supermerkatu batek propaganda-orriak banatzen ditu.
"Orri" hitzak bi adiera
ditu:
- Batetik, hostoa (tabako-orria, adibidez).
- Eta, bestetik, lauki formako paper-zatia
(Din A-4, esate baterako).
Eta "orrialdea", berriz,
bada hori; adibidez, liburu baten orrien aldeetako bakoitzari esaten
diogu.
Beraz,
ez ditzagun nahas "orriak" eta "orrialdeak", bat
bitan bezala baita hori.
Horixe
bera. "Orri" batek bi "orrialde" izan ditzake; ikusi
egin behar biak dauden idatzita, ala bat bakarrik.
Beraz, hasierako adibidean, supermerkatu
batek propaganda-orriak banatu ohi ditu.