Ez
da buruhauste gutxien ematen duena "ezkero" posposizioa. Idazteko
orduan esan nahi dut.
Jakina
denez, hiru esaldi-mota egiteko erabiltzen dugu euskaraz "ezkero"
posposizioa:
- Batetik, baldintzazko perpasuak egiteko.
- Bestetik, kausalak egiteko.
- Eta, azkenik, denbora-perpasuak egiteko.
Hiru
esaldi-mota, beraz, "ezkero" erabiltzeko. Baina, nola idatzi?
Zer dio Euskaltzaindiak?
Hiru
ohar egin ditu Euskaltzaindiak.
- Batetik, kasu guztietan "-z
gero" idatziko da, bereizita:
"hori eginez gero",
"hori egin duzunez gero",
etab.
- Baina, bigarren, orduekin eta,
oro har, denbora-posposizio gisa "ezkero"
ere idatz daiteke, dena lotuta. Beraz, bi modutara: "hamarrez
gero" edo "hamarrak
ezkero".
- Eta, azkenik, hirugarren, aditzondoak
lotuta idatziko dira, horrelaxe erabili direlako euskararen literatur
tradizioan; hau da, "honezkero",
"horrezkero" eta "harrezkero";
aditzondoak lotuta.
|
|
|