Jakin
badakigu mugitzen den airea dela haizea, nahiz eta zenbaitetan gaztelaniazko
"aire" ere baden. Adibidez, "gurpilak haizatu egiten
dira".
Baina, haizea aipatuz, bitxikeria bat
hasteko: zenbat haize-mota aipatuko zenuke entzule horrek?
Aipatzen
hasita, haize-mota ugari: hezea, lehorra, hotza, epela, beroa, errea,
zakarra, gogorra, nahasia, ipar-haizea, hego-haizea, etab.
Haize-mota
ugari, beraz; baina gure gaurko oharra beste bat da: haizea beti "ibili"
egiten dela, eta ez "egon".
Halaxe
da. Inoiz "kriston
haizea dago" entzungo dugu, gaztelaniazko
"hace un viento!" horren eraginez…
Baina, esan bezala, haizea ez da sekula
ere egonean egongo, eta, ondorioz, erabat baztertzekoa da "haizea
dago" esapidea. Haizea
beti ibili dabil!
Hortaz, ez esan "haizea
dago", baizik eta "haizea
dabil".