"Arazi"
 

 

 Zalantza franko sortzen zaigu sarri euskaraz idazten dugunoi, eta "arazi" aditz-forma da horietako bat. Nola idatzi, lotuta ala bereizita? "Arazi"ala "erazi"?

 Lehenik eta behin, "arazi" aldaera gomendatzen du Euskaltzaindiak euskara baturako. Ondorioz, "erazi" baztertu egingo dugu. Nolanahi ere, "adierazi" da salbuespen bakarra, Hegoalde osoan lortu duen erabiltze zabalagatik.

Bestalde, aditz-oinari lotua idatziko da beti, hau da, hitz bakarrean: "betearazi", "geldiarazi", "jasoarazi", "ulertarazi"…

 Azken ohar bezala, zer esan zenbait aditzen aldaera t-dunari buruz; hau da, "sorrarazi" ala "sortarazi"?

 Bi formak dira zuzenak: "sortarazi" nahiz "sorrarazi", "agertarazi" zein "agerrerazi", "ikustarazi" eta "ikusarazi".

 

 

"Arazi"

 

"Erazi"