"Komunean"
 

 

 Zer burubide aterako zenuke, entzule, "horiek komunean dutena" entzunda?

 Bi gauza uler daitezke:

Bakartokian –pixa egiteko eta gorputza libratzeko gelan, alegia— zerbait badutela… Ispilu eder bat, adibidez.

Edota, bestela, gaztelaniazko "tienen en común" esapidearen kalko oker bat egin dela.

 Hain okerra ere! Ikus dezagun. Nola zuzen daiteke "horiek komunean dute lan egiteko gogoa" esaldi okerra?

 Bada, "horiek biek dute lan egiteko gogoa" esanez.

 Eta beste hau: "zuek komunean duzue pentsaera"?.

 "Zuek pentsaera bera duzue".

 Hala ere, ohar bezala, zuzentzat jotzen da "hitz asko aurki daitezke bi hizkuntzok komun dituztenak" esaldia.

 Bada, bai! Esaldi zuzena genuke hori. Baina, hala ere, ez legoke okerrago "bi hizkuntzek hitz asko berdinak dituzte" esatea.

 

 

"Zuek pentsaera bera duzue"

 

"Zuek komunean duzue pentsaera"