"Ekartzea" ala "ekartzeak" merezi?

 

 

 "Merezi izan" aditza aipatu genuen azken saioan, erdarakada bat, "pena merezi du" gaitzesteko.

Gaur, beste ohar bat egin nahi genuke, hauxe argitzeko: ea nola esan behar den "mendira joatea merezi du" ala "mendira joateak merezi du".

 Tradizioari erreparatuz, garbi dago oinarri sendoko esaldiak direla "joatea merezi du" edo "ekartzea merezi du"; beraz, forma hauek dira zaharrago eta jatorrago.

 Ondorioz, "merezi al du jaiotzeak?" galde egin beharrean...

 "Merezi al du jaiotzea?" esan beharko genuke.

 Eta "ikasteak merezi du" esan ordez...

 "Ikastea merezi du". Hau da, "merezi izan" aditzaren osagarria aditz-izen bat denean, Euskaltzaindiaren erabakia da "ekartzea merezi du" dela joskera zuzena.

 

 

"Ekartzea merezi du"

 

"Ekartzeak merezi du"