Ea
belarri hori erdarakada honentzat, entzule: "pena merezi du".
Ez al duzu inoiz esan?
Betiko
kontua! Gaztelaniaz "merece la pena" esaten dela; baina, euskaraz
dakitenek beste modu batera erabiltzen dute: "merezi du" edo
"ez du merezi".
Beraz,
utikan penak, euskaraz hitz egiterakoan behintzat, erabili beharreko
aditza "merezi izan" baita.
Ikus dezagun. Ez esan "pena
merezi du gauzak ongi egitea",
esan dezagun...
"Merezi
du gauzak ongi egitea".
"Ez
du pena merezi egunero horrela jardutea" esan
ordez...
"Ez
du merezi egunero horrela jardutea".
Eta
azkenekoa: "pena
merezi du San Ferminetara joatea" esan
beharrean...
"Merezi
du San Ferminetara joatea"