"Nork" ergatiboa
 

 

 Inguruko erdarek ez bezala, euskarak bere-berea du nork izen sintagmak daraman "–k" atzizkia, gramatikariek ergatibo izena ematen dioten hori, alegia. Eta beti-beti, euskaraz, subjektua dena.

 Baina badu nork izen sintagma honek funtsezkoa eta oinarri-oinarrizkoa den berezitasun edo ezaugarri bat: nork izen sintagma honek beti daramala "–k" atzizkia, hau da, hitz bukaerako "-k" hori beti agertzen dela.

 Kontu egin gaztelaniaz subjetuak ez duela horrelako aldaketarik, baina ikus dezagun esaten ari garen hau pare bat adibidetan.

 Gaztelaniaz, esaterako,"ha venido Mikel" eta "lo ha traido Mikel" esaldietan beti Mikel agertzen da, inolako aldaketarik gabe; azken "-k" hori gabe, alegia.

Baina, euskaraz bereizi egiten ditugu: "Mikel etorri da" eta "Mikelek ekarri du".

 Horra hor, beraz, nork izen sintagmaren ezaugarri hori: "Mikelek". Beraz, esandakoaren arabera, honatx oker-zuzenketa.

Ez esan "gu bezala idazten du", baizik eta...

 "Guk bezala idazten du".

 Ez esan "Marian baino hobeto egin dituzte gauzak", baizik eta...

 "Marianek baino hobeto egin dituzte gauzak".

 Edota, azkenik, ezta ere, ez esan "hi adina irabazten dik hark", baizik eta...

 "Hik adina irabazten dik hark".

 

 

"Guk bezala idazten du"

 

"Gu bezala idazten du"